Erromintxel

Erromintxela
Datu orokorrak
Lurralde eremuaEspainia eta Frantzia
Hiztunak500-1000 inguru (1997an)[1]
EskualdeaEuskal Herria
Araugileaez du
Hizkuntza sailkapena
pagodolektoa[2]
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3emx
Ethnologueemx
Glottologerro1240
IETFemx

Erromintxela (baita errumanzel eta erremaitzela ere[3]) buhame edo ijito euskaldunen eta haien hizkeraren izena da. Erromintxela ez da hizkuntza, ez eta dialektoa ere: pagadolektoa da, «hizkuntza apurtua», euskara eta erromaniera batzen dituena.[4][5] Hiztegi arloan jatorrizko erromani hizkuntzaren lexikoa gordetzen du hein handi batean, baina gramatikaren arloan erromanieraren ezaugarriak galdu eta euskararenak hartu ditu.[6] Hortaz, erromintxelak erromanieraren hiztegia eta euskararen gramatika uztartzen ditu.

Egaxu da buhameak ez direnei deitzeko darabilten izena. Kalo kulturako ijitoei, aldiz, hankagorri deitzeko ohitura dute. Agian erromintxelen talde-sentimenduaren froga da hori.

XV. mendean Europako iparraldetik etorri eta Lapurdiko kostaldean, Zuberoako mendi inguruetan, Nafarroa Garaian, Gipuzkoan eta Bizkaian bizirik dirauen talde etniko baten mintzaira da erromintxela.[5]

  1. Argüello, Xabier: «Ijito euskaldunen arrastoan», El País, 2008-01-14 (online).
  2. «Josune Muñoz: "Erromintxelak euskaldun petoak dira"», Argia.
  3. (Gaztelaniaz) «Gitano», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  4. Unai Brea: «Hiretzat goli kherautzen dinat, erromeetako gazi mindroa», Argia, 2008-03-23.
  5. a b Lore Agirrezabal: «Erromintxela, euskal ijitoen hizkera», Argia, 2003-09-28.
  6. (Ingelesez) Matras, Y. (2002). A Linguistic Introduction. Cambridge University Press. ISBN 0-521-63165-3

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search